EUSK

CAST

Zerbitzuak

Gure bazkideen esne-bilketaren eta ‑kudeaketaren hasierako zerbitzutik abiatuta, kooperatiban zerbitzu berriak sartu ditugu, gure bazkide abeltzainak gero eta zorrotzagoa den merkatu batean egunetik egunera lehiakorragoak izan daitezen eta bizi-kalitate on bat izan dezaten.

Esne-salmentaren bilketa eta kudeaketa

Bilketa 300 ustiapenetan.

25 jasoko ibilbideak.

Urteko 365 egunetan ematen dugu zerbitzua.

Egunero esne-bilketa.

EAE, Nafarroa, Errioxa eta Burgos guztian estaldura.

Esnearen kalitate-kontrola

Esne-bilketaren zerbitzuan sartuta.

Kalitate-kontrola banaketa bakoitzeko.

Albaitari batek kontrolatuta.

Jarraipen pertsonalizatua irregulartasun kasuetan.

Abeltzainei laguntzeko ustiapenetara joaten den ikuskatzaile taldea.

Esne-tankeen konponketa

 

Teknikari adituen taldea, 20 urte baino gehiagoko esperientziadunak eta urteko egun guztietan zerbitzu ezin hobea eskaintzen dutenak.

 

Gasolioa etxean bertan

Hitzarmen bat eskaintzen dugu erregai-banatzaileekin, eta kooperatibaren gune geografiko osoa barne hartzen dugu, merkatuaren kalitate-prezio erlazio onena eduki ahal izateko.

Elikadura

a. Belar-bazka eta azpiproduktuak

Gaur egun ustiapen batean beharrezkoak diren bazka

guztiak eskaintzen ditugu: bazka-artoa, arto gozoa, alpapa,

erremolatxa-pulpa, zitrikoen pulpa, etab.

b. Pentsua

Nutrizio-zerbitzu propioa dugu, ustiategi bakoitzaren neurrira arrazionatzen duten bi nutrologorekin.

Gure inguruko fabrika lehiakorrenetan egiten dugu pentsua. Gainera, gure bazkideei ospe handiko zentroekin hitzartutako kalitate-kontrol independenteak eskaintzen dizkiegu.

Abeltzaintza-hornikuntzak

Etxean bertan entregatzen ditugu: jetzialdiko higiene produktuak, esne maternizatuak, ongarriak, papera, siloko plastikoak, automobil-kontsumigarriak (olioak, koipeak, iragazkiak, etab.), ordezko piezak, etab.

Horretarako, kalitate egiaztatuko hainbat hornitzaile ditugu, kalitate/prezio erlazio onena duten intsumoen hornidura bermatzen digutenak.

Aseguruak

Bizitza osoko aseguruen kudeaketa eskaintzen dugu (autoa, traktorea, etxea, bizitza, etab.) eta zehatzagoak diren beste batzuk, abeltzainek abeltzainentzat pentsatuta.

Ordezkapen-zerbitzuak

Abeltzainak konfiantzazko norbaitengana jo ahal izateko ustiapenaz arduratu ezin duenean nahiz gaixotasun edo ospitaleratzeren bat dagoenean, edota familiarekin egoteko egun libre batzuk hartu ahal izateko.

 

Kaiku, Sociedad Cooperativa

Erratzu Industrialdea, 162

20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel: 943 335 159 - Fax: 943 335 927

GUNE PRIBATUA