EUSK

CAST

MENUA

Serbitzuak

Gure bazkideen esne-bilketaren eta ‑kudeaketaren hasierako zerbitzutik abiatuta, kooperatiban zerbitzu berriak sartu ditugu, gure bazkide abeltzainak gero eta zorrotzagoa den merkatu batean egunetik egunera lehiakorragoak izan daitezen eta bizi-kalitate on bat izan dezaten.

Esne-salmentaren bilketa
eta kudeaketa

Bilketa 400 ustiapenetan.

23 kamioi eta 20 ibilbide.

Urteko 365 egunetan ematen dugu zerbitzua.

Esne-bilketa 48 ordu baino gutxiagotan.

EAE, Nafarroa, Errioxa eta Burgos guztian estaldura.

Esnearen kalitate-kontrola

Esne-bilketaren zerbitzuan sartuta.

Kalitate-kontrola banaketa bakoitzeko.

Albaitari batek kontrolatuta.

Jarraipen pertsonalizatua irregulartasun kasuetan.

Abeltzainei laguntzeko ustiapenetara joaten den ikuskatzaile taldea.

Esne-tankeen konponketa

Teknikari adituen taldea, 20 urte baino gehiagoko esperientziadunak eta urteko egun guztietan zerbitzu ezin hobea eskaintzen dutenak.

Hitzarmen bat eskaintzen dugu Repsolekin, eta kooperatibaren gune geografiko osoa barne hartzen dugu, merkatuaren kalitate-prezio erlazio onena eduki ahal izateko.

Gasolioa etxean bertan

Elikadura

a. Belar-bazka eta azpiproduktuak

Belar-bazka mota ezberdinak kudeatzen ditugu, nekazariari zuzenean erosten diogu

eta mozketa eta garraioa azpikontratatzen ditugu.

Gaur egun ustiapen batean beharrezkoak diren produktu guztiak eskaintzen ditugu: bazka-artoa, arto gozoa, alpapa,

erremolatxa-pulpa, zitrikoen pulpa, etab.

 

b. Pentsua

 

Gure inguruko fabrika lehiakorrenetan egiten dugu pentsua. Gainera, gure bazkideei ospe handiko zentroekin hitzartutako kalitate-kontrol independenteak eta nutrologia zerbitzua eskaintzen dizkiegu.

Abeltzaintza-hornikuntzak

Etxean bertan entregatzen ditugu: jetzialdiko higiene produktuak, esne maternizatuak, ongarriak, papera, siloko plastikoak, automobil-kontsumigarriak (olioak, koipeak, iragazkiak, etab.), ordezko piezak, etab.

Horretarako, Delagrorekin egiten dugu lan. Bigarren mailako kooperatiba bat da eta salmentak biltzen eta optimizatzen ditu Kantauri itsasoko ertzeko 120 kooperatibatarako.

Bizitza osoko aseguruen kudeaketa eskaintzen dugu (autoa, traktorea, etxea, bizitza, etab.) eta zehatzagoak diren beste batzuk, abeltzainek abeltzainentzat pentsatuta.

Aseguruak

Ordezkapen-zerbitzuak

Abeltzainak konfiantzazko norbaitengana jo ahal izateko ustiapenaz arduratu ezin duenean nahiz gaixotasun edo ospitaleratzeren bat dagoenean, edota familiarekin egoteko egun libre batzuk hartu ahal izateko.

Komunikazioa

Gure bazkideak ahalik eta informatuen egotea nahi dugu, euren ustiapenen kudeaketan erabaki onenak har ditzaten.

 

Horretarako, hiru hileko informazio-buletinak, informazio-oharrak, prestakuntza-hitzaldiak, etab. ditugu.

 

Partners

Ahalik eta zerbitzu onena eskaini ahal izateko gurekin lankidetzan aritzen diren enpresak euren profesionaltasunaren arabera eta aukeraketa-irizpide zorrotz batzuk jarraituta aukeratu dira.

Aseguruak

Abeltzaintza-hornikuntzak

Gasolioa
etxean bertan

Laborategi esnekaria

Aholkularitza teknikoa

Kaiku, Sociedad Cooperativa Erratzu Industrialdea, 162 20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel: 943 335 159 - Fax: 943 335 927