EUSK

CAST

MENUA

Kooperatiba

Kaiku, Sociedad Cooperativa

Gure helburu soziala kooperatibaren edo bertako bezeroen ustiapenetatik lortutako behi-esnea biltzea, garraiatzea, biltegiratzea, transformatzea
eta saltzea da.

Lurralde geografikoa:
Euskadi, Nafarroa, Burgos, Errioxa.

Bazkideak:
Ia 400 abere-ustiapen, 1200 langile inguru.

Bolumena:
171 milioi litro esne baino gehiago.

Integrazioa: 
Eraldaketa-industrian parte hartzean balio-kate guztia integratzen dugu.

Banaketa geografikoa

Kooperatibaren ehunekoa probintzia bakoitzaren guztizkoari dagokionez:

NAVARRA

% 20

GIPUZKOA

% 98

BIZKAIA

% 45

ARABA

% 61

BURGOS

% 8

LA RIOJA

% 27

Bazkideak

Ustiapenak:

38

Litroak:

29 milioi

Araba

Gipuzkoa

Ustiapenak:

188

Litroak:

66,5 milioi

Navarra

Ustiapenak:

84

Litroak:

44,5 milioi

Bizkaia

Ustiapenak:

56

Litroak:

23 milioi

Ustiapenak:

13

Litroak:

4 milioi

Burgos

La Rioja

Ustiapenak:

3

Litroak:

5 milioi

Organo kudeatzailea:
Kontseilu Errektorea

Kooperatibako Kontseilu Errektoreak, bertako abeltzain guztiak ordezkatzen dituenak, jarraitu beharreko ildoak eta estrategiak markatzen ditu. Hala, ziurtatzen dugu kooperatibak kooperatiba bera osatzen duten abeltzainen interesen alde lan egingo duela.

 

Kontseiluko kideek ere kooperatiba ordezkatzen dute partaidetutako enpresetan, Kaikuko abeltzainen ahotsa kudeaketa-organo gorenetara iritsi ahal izateko.

 

Abeltzain kooperatibistak funtzio garrantzitsuetan ordezkatuko dituen Kontseiluaren aukeraketa guztiz demokratikoa da. Ustiapen kantitatearen arabera, 13 gune geografiko bereizten dira, eta lau urtez behin, gune bakoitzak ordezkatuko duen kontseilaria aukeratzen du bozketa bidez.

Kontseilari horiek lehendakaria, lehendakariordea eta ordezkariak aukeratzen dituzte partaidetutako enpresen administrazio-kontseiluetan.

 

Kontseilariak hilero bertaratzen dira Kontseilu Errektorera, eta bertan aurreko hileko mugarriak errepasatu eta etorkizuneko lan-ildoak zehazten dituzte.

Partaidetza enpresetan

IPARLAT

KAIKU CORP. ALIMENTARIA

Historia

1953tik

1955era

Esne-ekoizleen kooperatibak sortu ziren: "Cooperatiba Provincial de Productores
de Leche de Guipúzcoa", "Cooperativa Navarra
de Productores de Leche", eta "Cooperativa de Productores de leche de Vizcaya"

1953tik

1954ra

Ekoizleen kooperatibak lehiaketa bidez lortu zuten Donostia, Iruñea eta Bilbon esne-zentralak ezartzeko esleipena.

1957tik

1958ra

Esne-zentralak martxan jarri ziren. Esnea Gurelesa, Copeleche / Kaiku eta Beyena markekin hasi ziren esnea prozesatzen eta banatzen.

1992

1988an Gurelesa, Copeleche, Beyena eta Celasa esne-zentral arabarraren arteko negoziaketa hasi zen, produkzio-prozesuaren eraginkortasuna arrazionalizatzeko eta hobetzeko.  Ondorioz, 1992an guztiek bat egin zuten:  IPARLAT sortu zen.

1995

Urnietan (Gipuzkoa) Europako teknologia aurreratuena zuen fabrika inauguratu zen. Brik formatuan UHT esnearen produkzio guztia biltzen zen bertan.

1999

Industriak bateratu ostean,

abeltzaintza-kooperatiben integrazio prozesua hasi zen. Gurelesa eta Copeleche abeltzaintza-kooperatiben artean

2. mailako KAIKU, S.COOP. sortu zuten.

2003

IPARLATen berrantolaketa-prozesu bat sortu zen, eta horrek industria-jarduera eta merkataritza-jarduera banatzea ekarriko zuen. Azken horren ardura hartzeko, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA sortu zen, eta marka komertzialak bertara transferitzen ziren.

2004

IPARLAT Mercadonaren hornitzaile bezala bermatzen da. Honek hazkunde azkarrra eta penintsulako iparraldeko hedapen geografikoa ahalbidetzen ditu.

2009

Gurelesa, Copeleche eta 2. mailako Kaiku kooperatiben Batzar Nagusiek horien arteko bat-egitea onetsi zuten eta Kaiku, S.Coop. bihurtu ziren, lehen mailakoa izatera pasatu zena.

Gure historia zehatz-mehatz

Kaiku, Sociedad Cooperativa Erratzu Industrialdea, 162 20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel: 943 335 159 - Fax: 943 335 927