EUSK
CAST
MENUA
Kaiku kooperatibaren jarduera-eremuaren barruan Euskadi, Nafarroa, Errioxako iparraldea
eta Burgosko iparraldea daude.
Lurralde geografiko hori 13 eremutan banatzen da, eta horietako bakoitza kooperatibaren Kontseilu Errektorean dago ordezkatuta:
Mutriku - Deba - Zestoa - Zumaia - Aizarna
Azpeitia - Azkoitia - Errezil - Getaria - Zarautz
Aia - Orio - Zubieta
Asteasu - Zizurquil - Larraul - Alkiza - Andoaian - Billabona - Tolosaldea
Goierri - Baliarrain - Orendain - Amezqueta - Altzo - Alegia - idegoian - Deba Gohiena
Malaerreka - Cinco Villa
Zugarramurdi - Baztán
Ultzama - Anue - Basaburua - Araitz
La Rioja - Ribera de Navarra - Sakana
Llanada Alavesa
Ayala - Burgos
Bizkaia
Kaikuko bazkideen ustiapenak gure lurraldeari lotuta daude, lur hori lantzen dutelako eta funtzio sozial garrantzitsu bat burutzen dutelako.
Kaiku S. Coop.-en dozena erdi behi inguru dituzten abeltzain txikiak eta edoskitze-prozesuan 600 behi inguru izatera hel daitezen bezero handiagoak ditugu.
Bazkide ertainak 80 behi inguru ditu esnea ekoizten (batez beste 32 l ematen dute egunean) eta beste hainbeste behi-taldean.
Ustiapen mota horretan 2-3 pertsonek egiten dute lan eta 30 eta 35 hektarea bitartean eduki ohi dituzte erabilgarri (nagusiki arto-laborantza eta bazka).
Lan horretan oinarrituta, abeltzainaren ingurumen-lana aipagarria da. Izan ere, haren lana ezinbestekoa da gure ingurune naturala mantentzeko, guztiok dakigun modura.
Abeltzaintzak (eta batez ere esne-ekoizpenak) gure baserriak mendietan jarraitzea ahalbidetzen du; hala, jarraipena ematen diote, etorkizuna.
Bertako ekoizpena babesten badugu baino ez dugu lortuko gure tradizioa eta kultura biziaren zati garrantzitsu hori mantentzea.
Kaiku, Sociedad Cooperativa Erratzu Industrialdea, 162 20130 Urnieta, Gipuzkoa
Tel: 943 335 159 - Fax: 943 335 927