La cooperativa

Gure historia zehatz-mehatz

KAIKU KOOPERATIBA.

1953AN HASITAKO PROIEKTUA ETORKIZUNERA BEGIRA

1. KOOPERATIBEN ETA ESNE ZENTRALEN JATORRIA

 

1952ko apirilaren 18an onartu zuten 25.000 herritar baino gehiagoko udalerrietan esne-zentralak sortzeari buruzko Dekretua eta esneari lotutako abeltzaintzaren eta esne-industriaren etorkizuna markatu zuen horrek. Helburuak:

 

  • Tokian tokiko zuzeneko kontsumorako erabiltzen den esne guztia zentralizatzeko eta hautatzeko osasun arloko iragazki-lanak egitea.
  • Urte osoan hornikuntza ziurtatzea.
  • Kontsumitzaileei esne garbia eta kalterik egiten ez duena normal hornitzen zaiela bermatzea, higiene arloko bermeekin.
  • Prezioak arautzea, esnearen kalitateari eragiten dioten faktore guztiak hobetzea eta esnearen ekoizpena eta kontsumoa sustatzea.

 

 

1.1. Esne-ekoizleen kooperatiben sorrera

 

Kooperatibak sortzeko helburuarekin, 1953ko otsailaren 7an Iruñean, 1953ko martxoaren 1ean Bilbon eta 1954ko abenduan Donostian, honako kooperatiba hauek eratu zituzten, aurretiazko fasean, esnea elkarrekin saltzeko: Cooperativa Navarra de Productores de Leche (Esne ekoizleen Nafarroako Kooperatiba), Cooperativa de Productores de Leche de Vizcaya (Esne Ekoizleen Bizkaiko Kooperatiba) eta Cooperativa Provincial de Productores de Leche de Guipúzcoa (Esne Ekoizleen Gipuzkoako Kooperatiba).

 

 

 

1.2. Esne-zentralen sorrera

 

  • 1953an ebatzi zen lehiaketa eta Bilboko bi esne-zentralek jaso zuten esleipena: Cooperativa de Productores de Leche de Vizcaya (Bizkaiko Esne Ekoizleen Kooperatiba) eta Industrias Lácteas Vizcaínas SL.
  • 1954an, Iruñean, Cooperativa Navarra de Productores de Leche (Esne Ekoizleen Nafarroako Kooperatiba) eta Industrial Lechera Navarra SA.
  • 1955ean zentral bat Gasteizen eta Donostian bi: Sociedad de Estudios de Industrias Lácteas Guipuzcoanas (Gipuzkoako Esne Industriak Aztertzeko Elkartea) eta Cooperativa Provincial de Productores de Leche de Guipúzcoa (Gipuzkoako Esne Ekoizleen Kooperatiba); erakunde bakarrean elkartu ziren ondoren biak: Centrales Lecheras Reunidas de Gipuzkoa SA.

 

    

 

 

1.3. Esnearen kontsumo eta abeltzaintzaren garapena

 

Esneak behar-beharrezko elikagai gisa duen garrantzia agerian jarri zuen UNICEF erakundeak haurrentzako esnekiak egiteko industria bat sustatu zuenean, esne-hautsaren inportazio eta dohaintza amerikarrak alde batera utzita. Hala, 1957an, Gurelesari eta Inlenari esleitu zizkieten esne-hautsa egiteko instalazioak.

 

Kooperatibek esne-ekarpenen irabazkina ematen zieten abeltzainei, hobekuntzak egiteko eta ganadua erosteko laguntza-kredituak ematen zituzten eta pentsua ahalik eta baldintza onenetan jartzen zieten eskuragarri ekoizpen ekonomikoa sortzeko. Zerbitzu horiek kooperatibaren izaera sozialaren eta abeltzainekin duten loturaren araberakoak dira.

 

Horrez gain, esne-salmentatik ateratako dirua kobratzea diru-sarrera finko bihurtu zen lehen aldiz eta balio handia eman zioten horri abeltzainek: “Hileko nomina zen esnea, hil amaieran soldata jasotzea bezala".

 

80ko hamarkadan, kooperatibek eta erakundeek elkarrekin eginiko ahaleginari esker, hotz-andelak instalatu zituzten eta, haiei esker, nabarmen hobetu zen esnearen kalitatea.

 

1985ean lortu zen esne guztia jatorrian bertan hotzean edukitzea; gainera, ganadua ere saneatu zuten ia denek. Horri guztiari gehitu behar zaizkio 80ko hamarkadan egindako ahaleginak: ukuiluak eta baserrietarako sarbideak hobetu, eta baserriak berritu zituzten. Gainera, elektrizitatea eta edateko ura ekarri zituzten.

 

 

 

 

2. EUROPAKO ESPARRU BERRIAN SARTZEA ETA HAZTEA

 

2.1. Esne-zentralen integrazioa

 

Kooperatiben arteko harremana eta elkar-ulertzea sendotu egin zen denborak aurrera egin ahala. 1969an, hiru esne-zentralak bateratzeko elkartea sortzea proposatu zuten. Kaiku izan zen bat-egite haren marka komertziala.

 

1970ean, Gurelesak eta Copelechek Arabako Esne Zentrala, CELASA, erosi zuten elkarrekin.

1972an, Lleidako Esne Zentralaren gehiengoa eskuratu zuen Gurelesak eta, azkenean, 1989an, erosi egin zuen.

 

1975ean, Agustinoen industrialdean lantegi berria egiteko proiektuaren berri eman zuen Copelechek. Copelechek eta Gurelesak ENAQUESAn hartu zuten parte. 1979an, GUREBEY eratu zuten (Beyenak % 45, Gurelesak % 45 eta Baserritarren Bizkaiko Kutxak % 10) esne aseptikoa egiteko.

 

 

 

 

 

Europako Ekonomia Erkidegoan sartzea

 

1986an, Europako Ekonomia Erkidegoan sartu eta erkidegoko politikak aplikatzean, berehalako ondorioak izan zituen sektoreak: Kuoten erregimena ezarri zen, abeltzainei erosteko gutxieneko prezioa kendu egin zen, eta esne higienizatua saltzeko administrazioaren emakidak ere desagertu egin ziren. Horrez gain, Europan ekoitzi eta ontziratutako esne soberakina sartzeko mugak ere zabaldu ziren.

 

1988an, hainbat kudeaketa-lan egin zituzten Gurelesak, Copepechek, Beyenak eta Celasak eta Euskadiko eta Nafarroako administrazioek, industriak bat egiteko aukera aztertzeko. Esnea jasotzeko, industrializatzeko eta saltzeko ekoizpen-prozesuan esku hartzen duten alderdiak arrazionalizatzea, koordinatzea eta sinplifikatzea zen helburua.

 

 

1989a izan zen kudeaketa-lanak elkarrekin egin zituzten lehen ekitaldia eta orduan bihurtu zen Kaiku taldearen ikur.

 

1990ean, esne-behi likidoaren dibisioa integratzeko akordioa sinatu zen Arrasateko LANA kooperatibarekin eta bazkideek aukera izan zuten, hala nahi izanez gero, Gurelesan sartzeko.

 

1992an GURELESA, CELASA eta CLEDEL xurgatu zituen IPARLATek, garai batean INLENA zenak.

 

 

1995ean, Europako teknologia aurreratuena zuen fabrika inauguratu zen Urnietan. Brik formatuko UHT esnearen ekoizpen guztia biltzen zen bertan.

 

1995ean, Iparlatek Tabacalerari erosi zizkion Lactaria Españolak Renedo de Piélagosen (Bilbon, Bizkaiko Esne Zentrala (ONA)) eta Logroñon dituen instalazioak. Handik urte batzuetara, industriaren birmoldaketa prozesuan, itxi egin zituzten Bilboko eta Logroñoko instalazioak. Celasa eta Cledel ere itxita zeuden lehenagotik.

 

Iparlaten sozietate-egitura, Kaiku, Agrocantabria eta Lleters de Catalunya abeltzainen kooperatibek osatua; bestalde, hor daude, Nafarroako Rural Kutxa, Iparkutxa eta Caja Cantabria finantza-erakundeak eta Socade eta Sodercan garapenerako erakundeak ere bai.

 

2.2. Abeltzainen kooperatiben integrazioa

 

Bat-egitea bazkide abeltzainak eta zentralak esnez hornitzen dituzten bazkide guztiak kooperatiba bakarrean eta baldintza berdinetan afiliatuta egoteko moduan egitea aztertzea planteatu zuten Gurelesak eta Copelechek.

 

1999an eman zuten lehen urratsa norabide horretan: Kaiku 2. mailako kooperatiba sortu zuten Gurelesaren eta Copelecheren artean.

 

2009ko ekainean, kooperatibek egindako ezohiko batzarretan xurgatze bidezko bat-egitea eta Kaiku Kooperatiba eratzea onartu zuten.

 

2009ko abenduaren 30ean, Iruñean Kaiku Kooperatibako lehen mailako lehenengo ezhoizko batzarra ospatzen da.

 

Kaiku, Sociedad Cooperativa

Erratzu Industrialdea, 162

20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel: 943 335 159 - Fax: 943 335 927

GUNE PRIBATUA