EUSK

CAST

Gure lurra, enpresarik onena

Abeltzaintza-kooperatiba bat gara, esnearen bilketaz, transformazioaz, biltegiratzeaz eta garraiatzeaz arduratzen gara. Laurehun ustiapen baino gehiago ditugu Euskadin, Nafarroan, Burgosen eta Errioxan.

Horrek ahalbidetzen digu gure lurraldean lehen sektorea mantentzea, lana sortzea eta modu iraunkorrean ingurune naturala babestea.

informazio gehiago

Kaiku, Sociedad Cooperativa

Erratzu Industrialdea, 162

20130 Urnieta, Gipuzkoa

Tel: 943 335 159 - Fax: 943 335 927

GUNE PRIBATUA

Esnea, elikagai osasuntsu
eta naturala

Gure kooperatiba 50. hamarkadan sortu zen, baina gure lana mende batzuk lehenago oinordetzan hartutako eginkizun bat da, eta gure lurraldeko jarduera nagusienetako bat bizirik mantentzen du.

Zelai berdeak, mendiak eta behiak dira gure nortasuna, eta egunero jezten dugun esneak gure familiak elikatzeko balio izan du belaunaldiz belaunaldi.

informazio gehiago

Proiektu pertsonal bat eskaintzen dizugu

Abeltzaintza-ustiapen batean lan egitea aurki dezakezun proiektu gogobetegarrienetako bat da. Sektore honetan ez dago langabeziarik, eta gure lanak naturarekin bat egiten du: etorkizunez eta aukerez betetako proiektu bat naturaren erdian.